XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MENDEXARREN ELEIZ EGITURA.

Gaitz da, banakaren baten ezik, euskal ermiten denporetan lekutzea.

Lengo ermita batzuk, parroki biurtu ziran, askotan eleiz agintari berberen gogoaren aurka.

Ala Uskola'ko Pedro donearen ermita zarra, Mendeja'ko parroki biurtu zan.

Baiña ermita parroki biurtu artean, garraztasun bitartea, erri asarrea, kontzientzietako kezka eta ase eziñiko gogoa gori gori igarten ziran.

Ermita batzuk baseliza baiño geitxuago ziran.

Eleiz-ate bateko eleiza nagusi, auzo bateko kristiñauen batzartoki nai eta inguruko errietako beste parroki batek bere kerizpean euki.

Orixe gertaten zan Uskola'ko Pedro deunaren ermiteagaz.

Uskola batzuntzat, Urkola besteentzat.

Orain parrokiari begira gagoz, ez izenari.

ASABAKANDIKO KEZKA.

1410 urtean azterketa bat egin zan jakiteko zeintzuk ziran Bizkaia'n bertako jaunei errentak ordaintzen eutsezanak eta nortzuk ziran arein izenean errenta orreik artzen zituenak, edo obeto esanda, nortzuk ziran eleizarentzako amarrenak kobratzen zituenak, gero areik eleizagazko betebearrak beste era baten ordaintzeko.

Eta erantzunen artean artutako baten Mendexa'ko san Pedro agertzen zan orrelakoen artean.

Lekeitio'ko parrokiaren menpeko eta lau milla ta bosteun marau (maravedi) ordaintzen zitula eta Adan de Yarza jaunak jasoten zituala.

Baiña gauzak orretan geratu ziran.

GOTZAIN KEZKATI BAT.

1545 urtean Juan Bernal de Luco gotziña ibili zan inguru oneitan bere gotzain ikustaldia egiten.

Gotzain barri eta oraintsu izentatua zan.

Gizon argi eta zuzen zalea.

Ba ekian Bizkai'ko uriak oraindik gotzaiñen aurka, obispoen ikusi-eziñaz ebiltzala.

Adiskidetu nai eben, baiña eurena lortuta gero, edo antzerako jokabidea erabiliaz.

Bera, gotzaiña, espiritu oneko gizona zan eta ausartu zan Bizkai aldera etortera.